Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Gipuzkoako 36 herritan partaidetza bidez egitekoak diren beste horrenbeste proiektu lagunduko ditu diruz. Eskualdean, esaterako, Azpeitiak eta Oriok jasoko dituzte diru laguntzak.
Aldundiaren esanetan, deialdiaren helburua izan da "udal esparruan garatzen diren prozesu parte hartzaileak sustatzea, eta, horrela, bultzada bat ematea herritarrek berdintasunean arlo publikoa kudeatzeko eta hari buruzko erabakiak hartzeko eskubideari". Era berean, udalek partaidetza sustatzeko "gaitasuna indartu" dezatela izan da aldundiaren asmoetako bat. Horretarako, aldundiak, guztira, 120.000 euro xedatuko ditu, eta batez ere herri txikiei eta ertainei lagunduko dietela esan dute.
Deialdian, udalerri bakoitzak proiektu bakarra aurkez zezakeen. Puntuazio bidez aukeratu ditu aldundiak proiektuak, eta 36 izan dira gutxieneko puntuak lortu dituztenak: Orion, esaterako, estalitako parke bat diseinatuko dute herritarrek eta eragileek; Azpeitian, berriz, Betharram eraikinaren fatxada aukeratuko dute.