Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdaibaik irabazi du gaur Castron 2017ko Espainiako Traineru Txapelketa. Atzo sailkapen estropada jokatu zen, eta laugarrena izan zen Orio, 20:16.11 denbora eginda. Beraz, Hondarribiak, Urdaibaik, Zierbenak eta Oriok jokatuko dute gaur eguerdian estropada nagusia, eta Urdaibai lortu du garaipena. Bigarren sailkatu da Hondarribia 14 segundora eta hirugarrena izan da Orio Arraunketa Elkarteko traineru nagusia.
Azaleko argazkia @saragandara-rena da.