Abiatu dituzte Orioko Muntoko pasealekua konpontzeko lanak

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 3a

Muntoko pasealekuan lanak. (Aiora Larrañaga) Muntoko pasealekuko zenbait zati egoera txarrean zeudenez, horiek konpontzen ari da Uzkue Eraikuntzak SL enpresa, Orioko Udalak kontratatuta. Pasealekua amaitu baino 200-150 metro lehenago lurra ondoratuta zegoen, eta hori konpontzen ari dira egunotan langileak. Lanak egiten diren bitartean, Muntoko pasealekua itxita egongo da, baina zelaitik pasa daitezke herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide