Mendik erakusketa zabaldu du Orioko Katxiña Txakolindegian

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 1a

Mendi bere eskultura batean aurrean. (Mendi)
Antxon Mendizabal Mendi eskultoreak Artea mahastien artean erakusketa zabaldu berri du Katxiña Txakolindegian. Uztailaren 21ean, pasa den ostiralean, inauguratu zuen erakusketa eta irailaren 30era arte izango da zabalik. Bertan, Mendik bere azken eskultura abangoardistak aurkeztu ditu.
Erakusketa jatetxeko ordutegian izango da irekita irailaren bukaera arte.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide