Euskarako errefortzu eskolako hainbat haur eta gazte. (Orioko Udala)
Ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko asmoz, Udaleko Euskara batzordeak errefortzu eskolak antolatzen ditu udan. Bi eskoletako haurrak parte hartzen ari dira ekimenean, adinaren eta euskara mailaren arabera bi taldetan banatuta. Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak Orioko Herri Ikastolak utzitako gela batean, eta Onintza Manterola oriotarra dute irakaslea.
Euskara batzordeak ekimena antolatzen duen zortzigarren urtea da aurtengoa, eta udaletik jakinarazi dute "herriko ikastetxeek ondo baloratzen" dutela zerbitzua.