Illarramendik eta Etxeberriak beren markak hobetu dituzte, Aian

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 24a

Atzo arratsaldean harri-jasotze jaialdia izan zen Aiako probalekuan, eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak eta Gorka Etxeberria oriotarrak beren markak hobetu zituzten. Aiakoak bi jasoaldi egin zituen, bi eskuekin, 216 kiloko errektangularrarekin, eta beste bi 170 kiloko zilindroarekin esku bakarrarekin. Bestalde, Orioko harri-jasotzaile gazteak bi eskuekin bi jasoaldi eman zizkion 178 kiloko errektangularrari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide