Gorka Aranbarri patroia Caixabank Bandera (Eusko Label Liga).
Eusko Label Ligako hirugarren bandera erdietsi du Oriok gaur arratsaldean, Santandarreko V. CaixaBank Bandera. Hirugarren txandan jokatu du estropada, Hondarribia, Urdaibai eta Kaikurekin batera, eta
20:02,26ko denborarekin jardunaldiko traineru azkarrena izan da.
Lehen luzearen hasieran atzean geratu bada ere, gainerakoen parean iritsi da ziabogara, eta handik aurrera buru jarri. Ia denbora osoan 2-3 segundoko alde eskasa izan du orpoz orpo izan duen Urdaibai bigarren sailkatuarekin, eta azken luzean, gainera, oso pareko jarri diren arren, oriotarrek olatu bat baliatuta lortu dute garaipena. Hondarribia izan da hirugarrena eta Kaiku laugarren, 12 eta 28 segundora, hurrenez hurren.
Eusko Tren Ligan, berriz,
hirugarren postuan sailkatu da Orioko ontzia. San Juanek irabazi du proba, 11:10,62koarekin, eta 12 segundo atera dizkio Hibaikari; ia 25 segundo Oriori; eta 35 segundo Arraun Lagunak taldeari.
Bihar eguerdian jardunaldi berri bat izango dute Pasaia, bai gizonezkoek bai emakumezkoek.