Sara Iparragirre oriotarrak Munduko Saskibaloi Txapelketa jokatuko du, Espainiako 19 urte azpiko selekzioarekin

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 18a

Sara Iparragirre. (Espainiako selekzioaren argazki ofiziala) 19 urte azpiko Espainiako Saskibaloi Selekzioak Sara Iparragirre oriotarra hautatu du hilaren 22tik 30era Italiako Udine hirian munduko saskibaloi txapelketa jokatzeko. Larunbatean abiatuko du Espainiako selekzioak txapelketako lehen fasea, eta lehen egunean Puerto Ricoko selekzioa izango dute aurkari. Igandean Errusiaren aurka jokatuko dute partida, eta asteartean Egiptoko selekzioa izango dute aurrez aurre.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide