Surf jardunaldi inklusiboa egin dute asteburuan Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 10a

Berdin-Berdinak elkarteko kideek surf jardunaldi inklusiboa egin dute asteburuan, Orioko Surf Taldeko kideen laguntzarekin. Elkarteak aniztasun funtzionala duten haur eta gazteak kirolean murgildu daitezen ekimen eta ikastaroak antolatzen ditu, eta larunbatean eta igandean surfa egiteko aukera izan dute Orioko Antilla hondartzan. Urritasuna duen gaztetxo bakoitzak bi laguntzaile boluntario izan ditu uretan jardunaldian zehar, eta goiz ederra pasa dute surfean. [flickr_set id="72157683361080273"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide