Jone Urkizu Izarraiztik Azpeitira jaisten Ehunmiliak proban (Nerea Uranga).
Ehunmiliak proban emakumeetan podiuma egin du
Jone Urkizu Azkoitian bizi den azpeitiarrak, hirugarren postuan bukatu du. 32:43:46ko denbora behar izan du 168 kilometroko lasterketa amaitzeko. Emakumeetan irabazlea
Silvia Trigueros (Abadiño) izan da, 28:45:17 denborarekin, eta bigarrena
Elena Calvillo (Beasain), 29:55:05 denbora eginda.
Gizonezkoetan
Javi Dominguez gasteiztarrak marka guztiak hautsi ditu, ultra traila 22:22:03 denboran eginda. Haren atzetik bigarrena
Jon Aizpuru (Beasain) izan da, 23:14:38 denborarekin. Hirugarren
Felipe Artiguek (Miranda de Ebro) egin du, 23:53:45. Urola Kostakoetatik aurrena
Aitor Adrian getariarra izan da, hori
bederatzigarren postuan iritsi da Ehunmiliaken Beasaingo helmugara, 26:47:56an bukatuta. Dagoeneko proba bukatu duten eskualdeko beste korrikalarien artean daude:
59. Raul Cuadrado (Azpeitia), 34:18:21 denborarekin;
73. Ibon Lazkano (Azkoitia), 35:57:47;
76. Iker Ezama (Errezil), 35:58:58; eta,
87. Jose Ignacio Manterola (Orio), 37:19:00.