Sestaoko bandera, Oriorentzat

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 2a

Nagusitasunez garaitu du Oriok Portugaleten. (Eusko Label) Nagusitasunez irabazi dute oriotarrek Sestaoko XVI. Bandera, Portugaleten. 19 minutu eta 32 segunduan burutu du lana, eta atzean utzi ditu bere txandako aurkariak: Kaiku, Urdaibai eta Hondarribia. Urdaibai eta Hondarribiaren arteko lehia estua izan da hirugarren txandan, lehenbiziko txandan lehiatu den Tiranen denbora hobetzeko. Oriok, ordea, ezustea eman du eta aurrea hartu die guztiei. Hona hemen gaurko sailkapena:
  1. Orio 19:32,20
  2. Tiran 19:37,16
  3. Urdaibai 19:39,38
  4. Hondarribia 19:40,96
  5. Kaiku 19:51,20
  6. Cabo 19:57,68
  7. Ares 20:00
  8. San Juan 20:00,46
  9. San Pedro 20:05,74
  10. Ondarroa 20:09,76
  11. Zierbena 20:11,60
  12. Astillero 20:12,72
Emakumezkoak hirugarren, Donostian Donostian izan da gaur Emakumezkoen Gipuzkoako VIII. Traineruen Liga, eta San Juan nagusitu da, 11:22,55 denbora eginez. Atzetik, bigarren postuan sailkatu da Hibaika (11:30,04) eta ondoren Orio (11:42,39). Hemen sailkapena:
  1. San Juan 11:22,55
  2. Hibaika 11:30,04
  3. Orio 11:42,39
  4. Arraun Lagunak-Donostia 11:45,93
  5. Hernani 11:49,21
  6. Donostiarra 11:56,35
  7. Deusto 12:01,40
  8. Portugalete 12:15,26
  9. Lea-Artibai 12:49,64
  10. Castreña 12:45,69 (kanporatua)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide