Orio laugarren Eusko Label Ligako lehenbiziko estropadan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 2a

Emakumezkoak hirugarren sailkatu ziren VIII. Traineru Ligako laugarren jardunaldian

Orio, Bilboko Bandera jokatzen, atzo. (Maider Celada-Eusko Label Liga) Atzo jokatu zuten TKE Ligako lehen estropada puntuagarria, Bilbon. Urdaibai nagusitu zen Bilboko VIII. Banderan, 19:25,70ko denborarekin, bi segunduko aldea ateraz txapeldunordeari, Hondarribiari (19:28,30). Oriotarrek laugarren egin zuten, Kaikuren atzetik (19:39). Bigarren txandan lehiatu zen Orio, eta tarte handiarekin irabazi zuen txanda. 19:52,84ko denborarekin laugarren postua lortuz. Hona hemen sailkapena:
  1. Urdaibai 19:25,70
  2. Hondarribia 19:28,30
  3. Kaiku 19:39
  4. Orio 19:52,84
  5. Zierbena 19:53,30
  6. San Juan 19:53,56
  7. Ondarroa 19:55,12
  8. San Pedro 19:59,96
  9. Tiran 20:00,34
  10. Ares 20:08,04
  11. Cabo 20:22,88
  12. Astillero 20:24,08
Gaur izango dute Eusko Label Ligako bigarren jardunaldia, XVI. Sestaoko Udalaren Bandera, Portugaleten 12:00etan hasita. Emakumezkoak hirugarren Bestalde, Gipuzkoako Emakumezkoen VIII. Traineru Ligako laugarren jardunaldia izan zen Donostian atzo: Donostiarra Bandera. Hirugarren sailkatu zen oriotarren trainerua, San Juan irabazlearen eta Hibaika txapeldunordearen atzetik. Hona hemen sailkapena:
  1. San Juan 11:32,80
  2. Hibaika 11:45,82
  3. Orio 12:00,60
  4. Hernani 12:09:02
  5. Deusto 12:10,97
  6. Donostiarra 12:12,42
  7. Arraun Lagunak-Donostia 12:16,09
  8. Portugalete 12:39,32
  9. Castreña 13:18,53
  10. Lea-Artibai 13:19,27
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide