Irudietan: Orioko Euskal Jai eguna

Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 1a, 15:15

Eguraldia ez da oztopo izan oriotarrentzat. Gaur, Euskal Jai egunez, baserritar arropak jantzi eta kalera irten dira, festaz gozatzera. 12:00etan hasi dute inude eta artzainen konpartsa, eta jende ugari bertaratu da ikustera, euria euri. Herri bazkaria eta herritarren arteko kirol proben ondoren, bikotekako dardo txapelketa herrikoia helduentzat Estropalari kalean, 17:00etan hasita. 19:00etan emanaldia eskainiko dute inute eta artzainek plazan, eta Fan&go musika taldeak girotuko du ondorena. [flickr_set id="72157685727355265"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide