Arrantzari eta itsasoari lotutako herria da Orio. "Arrauna eta bisigua" dira herriaren berezitasun nagusiak, eta horregatik dira kanpoan ezagun, Joxe Angel Zaldua alkatearen hitzetan (Orio, 1959). "Beste lekuetan ez bezala, hemen umeak arraunean hasten dira kirola egiten. Bisigua jan nahi duenak, berriz, Oriora etorri behar du". Tradizioa ahaztu gabe, ordea, etorkizunari ateak zabalik bizi den herria da Orio.
Gipuzkoako ipar-erdialdeko kostaldean dago kokatuta, eta Urola Kosta eskualdeko udalerria da. Donostiarekin, Zarautzekin, Usurbilekin eta Aiarekin egiten du muga, besteak beste. Ingurune natural aberatsa daukala, hori da herriaren balio handienetakoa; Kukuarri mendi kaskoaren magalean, itsasoari eta Oria ibaiari begira haziz joan den herria da. Egun, Antillakoa da katalogatuta dagoen hondartza bakarra, baina Txurrukako hondartzaren egoera "asko" hobetu dela eta, aurrera begira ez dute baztertzen berriro hondartza izendatzea. "Duela urte batzuk baino askoz garbiago dago hango ura. Aztertu egin behar dugu berriro erabilgarri jarriko dugun edo ez".
Jarraitu albistea irakurtzen
Gipuzkoako Hitzan.