San Pedro Jaietan murgildu da Orio

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 28a

Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejirarekin abiatu dituzte oriotarrek San Pedro Jaiak. 20:00etan, festei hasiera emateko txupinazoa bota eta herriko bandera igo du Jose Luis Gozategi zenaren familiak, herritarren txalo artean. Danbolin bandak, Harribil dantza taldeak eta Salatxo abesbatzak parte hartu dute ekitaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide