Orioko bizilagun Ramon Unanue zenari omenaldia egin diote asteburuan Usurbilen

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 27a

Ramon Unanue zenaren argazkiekin erakusketa jarri zuten larunbatean Usurbilen. (Facebook: Joseba Unanue Arregi) Orioko bizilagun Ramon Unanue zena omendu zuten larunbatean Usurbilen, kirolari ohia eta hainbat kirolariren prestatzailea izan zen usurbildarra. 2013ko azaroan zendu zen Unanue, eta larunbat arratsaldean zehar hamaika ekitaldi egin zituzten haren omenez bere jaioterrian. Ekitaldi nagusian haren omenezko aurreskua dantzatu zieten senitartekoei; bertsoak kantatu zizkieten, eta Idoia Etxeberria harri-jasotzaile oriotarrak harria jaso zuen bere prestatzaile izandakoaren omenez. Omenaldiarekin Usurbilgo Udalak eta herritar talde batek Ramon Unanue nor izan zen ezagutzera eman nahi izan du, eta berak eginiko lana eta ekarpena aitortu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide