Ertzaintzaren autoak eta BMW etxeko auto batek istripua izan zuten igande arratsaldean.
Antza denez atzo 17:00ak inguruan gertatu zen ezbeharra, Orion N-634 errepidean. Oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik Ertzaintzaren autoak eta BMW batek elkar jo zuten. Istripuaren ondorioz hiru lagun zauritu ziren, bi ertzain eta BMWa gidatzen zuen laguna. Hirurak anbulantzian Donostiako ospitalera eraman zituzten.