Joxe Luix Gozategiri eskaini dio Orioko emakumezkoen traineruak Lekeitioko bandera

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 12a

Igandean Orioko emakumezkoen traineruak Lekeitioko VII. Ikurriña irabazi zuen.

Gozategiren familiarekin ospatu zuten arraunlariek garaipena. (Facebook: Aupa Orio) Igandean Lekeitioko VII. Ikurriña izan zuten jokoan emakumezkoen traineruek. Orio izan zen estropadako txapelduna, 12:13,87 denbora eginda. Bigarren sailkatu zen Hibaika (12:12,04) eta hirugarrena izan zen Deustu (13:15,32). Oriotarrek harrera beroa egin zieten arraunlariei, eta neskek bandera pasa den astean zendu zen Joxe Luix Gozategi Kallabarro-ri eskaini zioten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide