Ostiralean abiatuko dituzte Anibarko Portuko Jaiak

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 8a

Anibarko Portua auzoan haurrentzat apar festa. (Aiora Larrañaga/Hitza) Bihar abiatuko dituzte Anibarko Portua auzoko jaiak, eta auzo elkarteko kideek jakinarazi dute aurtengo festetako egitaraua. EGITARAUA Ostirala, bihar - 19:00etan, txupinazoa, buruhandiak eta kalejira trikitilariekin. - 20:00etan, trikipoteoa Ostolaza eta Narbaizarekin. Larunbata, etzi - 10:00etan, diana trikitixarekin. - 11:00etan, puzgarriak, apar festa eta haur jolasak. - 11:30ean, jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan. - 12:00etan, sardina jana eta sagardoa txotxean. - 12:30ean, tortilla patata lehiaketa eta dastaketa. - 17:00etan, haur jolasak, puzgarriak eta txokolate-jana. - 19:00etan, plaza-dantza Xoxote bandarekin. - 21:30ean, auzokoen afaria, bertso kantuz alaituta. - 23:00etan, Xabi Arostegi DJa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide