'Bizitzaldiak' hitzaldi zikloa izango da ekainean zehar Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 5a, 16:09

Ostegunean izango da lehen saioa. Joseba Tapiak Larreko eskolatik: trikitixarekin gozatzeko apunteak hitzaldia eskainiko du.

Bizitzaldiak hitzaldi zikloa egingo dute Orioko Gaztetxean. (Aiora LarraƱaga/Hitza) Bizitzaldiak hitzaldi zikloa antolatu du Orioko Etxeluze Gaztetxeak, ekainerako. Hiru saio izango dira, eta gaztetxean bertan egingo dituzte. Ostegunean, ekainaren 8an, 19:00etan eskainiko du lehen hitzaldia Joseba Tapiak, Larreko eskolatik: trikitixarekin gozatzeko apunteak gaia izango du hizpide. Ekainaren 15ean, Estitxu Fernandez Maritxalar izango da hizlari gonbidatua, eta Bizitzaren hasiera. Gure erditzearen jabe hitzaldia eskainiko du, 19:00etan hasita. Ekainaren 22an egingo dute azken saioa. Azkena ez da hitzaldia izango, gurasoek eta haurrek ondo pasatzeko bilgunea baizik. 17:00etan hasita, haurrentzat txokolatada eta jolas osasuntsuak antolatuko dituzte gaztetxean, eta gero kalejira egingo dute herrira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide