Orio B traineruko arraunlariak banderarekin. (Orio Arraunketa Elkartea)
Atzo arratsaldean jokatu zen Mutrikuko Udalaren XVIII. Ikurriña estropada, eta Orioko trainerua izan zen txapelduna. Laugarren sailkatu da Zarautz., seigarren Zumaiako Telmo Deun eta hamaikagarren iritsi zen Getaria.
Asteburuan Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta Garagardo Azoka irekita dago herrian, eta arraunlariek bertan ospatu zuten garaipena, oholtza gailera igota.