Hilda aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen oriotarra

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 31

Oriotar baten hilotza aurkitu dute San Juan ermita inguruan. (SOS Deiak) Gaur goizean goizetik, larrialdi zerbitzuak atzo arratsaldean desagertu zen 55 urteko gizon oriotar baten bila aritu dira. Ertzaintzak eta Orioko Udaltzaingoak herrigunea eta inguruko mendiak miatu dituzte helikoptero baten laguntzarekin, eta goizean hilda aurkitu dute oriotarra. San Juan ermita inguruan topatu dute hilotza. Ingurua hesitu dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren zergatia ezagutzeko; besteak beste, gorpuari autopsia egingo diote 55 urteko oriotarrari zer gertatu zaion jakiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide