Orioko alkate Joxe Angel Zaldua eta Orio Arraunketa Elkarteko idazkari Iñaki Arostegi. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Gaur eguerdian aurkeztu dute Orioko V. Garagardo Azoka. Orio Arraunketa Elkarteak antolatzen duen garagardo festa ohitura bihurtura da herrian, eta aurten ere oriotarrek eta bisitariek asteburu polita pasatzea espero dute arraun elkarteko kideek. "Denak ongi-etorriak izango dira Orioko Garagardo Azokara"
Ostiral arratsaldean izango da Garagardo Azokaren irekiera ekitaldia, eta aurten Orio Arraunketa Elkartearen Mirotza Saria Maider Unda borrokalariak eta Iker Irribarria pilotariak jasoko dute. Arraun elkarteko idazkari Iñaki Arostegik adierazi duenez, bi kirolariek bizi duten momentuak "kirol ibilbidearen hasiera eta amaiera" adierazten du. "Maider Undak bere kirol ibilbideari amaiera eman dio errendimendu maila onean zegoenean. Ondoan etorkizun handiko kirolaria izango du, Iker Irribarria. Igandean ez zuen txapela irabazterik izan, baina seguru gaude gipuzkoarrok asko gozatuko dugula berarekin".
Garagardo Azoka
Orioko V. Garagardo Azoka ostiralean eta larunbatean 01:00ak arte izango da irekita, eta igandean lehenago itxiko duten arren, afariak ere emango dituztela nabarmendu dute antolatzaileek. Zazpi garagardo eskainiko dituzte azokan: Paulaner, Fosters, Amstel Oro, Radler, Guiness, Affligem eta Desperaos. Jateko ukondo eta saltxixa erreak prestatuko dituzte elkarteko kideek, eta gogoratu dute plazan prestatutako janaria etxera eramateko aukera izango dutela herritarrek.
Garagardo eta otordu eskaintzaz gain, ekitaldi sorta ere antolatu du arraun Orio Arraunketa Elkarteak astebururako: erromeriak eta kirol ekitaldi mordoa izango dira. Besteak beste, iaz Mirotza Saria jaso zuen Idoia Etxeberria harri-jasotzaileak 100 kiloko harri kubikoarekin marka saiakera egingo du igandean.
GARAGARDO AZOKAKO EGITARAUA
Ostirala, ekainaren 2a
19:00. Mirotza Sariak emango ditu Orio Arraunketa Elkarteak.
Gero. Erromeria Bide Batez taldearekin.
21:30. Erromeria Bide Batez taldearekin.
Larunbata, ekainak 3a
13:15. Beteranoen estropada.
20:45. Champions futbol txapelketako pantaila handian emango dute.
Ondoren. Erromeria Fan&Go taldearekin.
Igandea, ekainak 4a
12:00. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa.
19:30. Idoia Etxeberriak errekor saiaketa egingo du, 100 kiloko harri kubikoarekin.
"Eskerrak arraun elkarteari"
Orioko alkate Joxe Angel Zalduak Orio Arraunketak Elkarteak garagardo azoka antolatzeko egiten dun ahalegina aitortu nahi izan du aurkezpenean. "Eskerrak eman nahi dizkiot Orio Arraunketa Elkarteari herrian mota horretako festa antolatzeagatik. Udalak garagardo azoka antolatzeko baliabideak eskaintzen ditu, baina arraun elkartea arduratzen da edari eta janariaz, eta elkarteko boluntarioen lanari esker da posible Orion Garagardo Azoka egitea", adierazi du Zalduak.
Era berean, Orio Arraunketa Elkarteak Garagado Azoka laguntzen duten enpresak aipatu ditu. "Eskerrik asko Zipri Edariak enpresari, Garagardo Azoka antolatzeko ematen digun ezinbesteko laguntzagatik; baita, Murgil enpresari ere. Horrez gain, Babyauto gure babesle nagusiak ematen digun laguntza ere nabarmendu nahi dugu".