Orioko kadete mailako nesken zortzikoak Libourneko nazioarteko txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 10a

Jon Carazo arraunlariak brontzezko domina eskuratu du Belgradon jokatu den mundu mailako aulki mugikorreko txapelketan, Espainiako selekzioarekin.

Orio Arraun Elkarteko kadete mailako nesken zortzikoa. (Joxemari Olasagasti) Aviron Regates Internationales de Libourne estropada jokatu zen larunbatean, Frantziako Gironde eskualdeko Libourne herrian, eta Orio Arraunketa Elkarteko 13 ontzik parte hartu zuten. Kadete mailako nesken zortzikoak lehen postua lortu zuen bere mailan. EMAITZAK - Kadete mailako nesken zortzikoa txapelduna. - Alebin mailako biko skullarentzat zilarra. - Jubenil mailako mutilen lemazainik gabeko laukoa 4. postua. - Alebin mailako lauko skulla 6. postua. - Kadete mailako mutilen A zortzikoa 7. postuan eta B zortzikoa 8. postuan. - Infantil mailako nesken biko skulla 8. postua. - Kadete mailako nesken lauko skulla 8. postua. Carazok brontzea Bestalde, Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari Jon Carazok Espainiako selekzioarekin mundu mailako arraun kopa jokatu du asteburuan, Serbiako Belgrado hirian. Carazok brontzezko domina eskuratu du txapelketan, lemazainik gabeko lauko ontzian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide