Danbolinfest Asteari hasiera eman diote Orioko musika ikasleek

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 10a

Haurrak astelehenean saioa eskaintzen. (Aiora Larrañaga) Astelehenean abiatu zuten Danbolinfest Astea, Orion, Danbolin Musika Eskolako tailerreko 1. mailako ikasleen kontzertuarekin. Astean zehar hainbat saio eskainiko dituzte ikasleek. Bihar, esaterako, musika eskolako tailerreko 3. mailako ikasleek kontzertua eskainiko dute kultur etxean. Ondoren, 19:00etan hasita, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen saioa izango da. Danbolinfest larunbatean Larunbaterako festa eguna antolatu du Orioko Danbolin Musika Eskolak. Kale kontzertuak, dantza saioa, bazkaria eta erromeria izango dira, besteak beste. EGITARAUA Maiatzak 13, larunbata 11:00etan hasita, kontzertuak herriko hainbat tokitan: - Plazan: trikitixako, pianoko eta gitarrako ikasleak. - Aritzaga plazan: kantuko eta biolontxeloko ikasleak. - Abeslari plazan: klarineteko eta saxofoiko ikasleak. - Arrantzale kalearen hasieran: biolineko eta esku-soinuko ikasleak. - Futbol zelaiko plazan: perkusioko eta flautako ikasleak. - Arrantzale kalearen bukaeran: tronpetako eta txistuko ikasleak. 12:30. Musika mintzairako ikasleek abestuko dute Herriko Plazan, eta, 13:30ean, dantzako ikasleek saio txiki bat eskainiko dute bertan. 14:00. Bazkaria, plazan. 16:00. Karaokea eta txokolate-jana izango dira. 17:30. Erromeria Bide Batez taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide