Hiru emakume Orioko Artisau Azokan.
Maiatzaren 7rako, datorren iganderako antolatu dute Orioko 24. Artisautza Azoka. Goiz eta arratsaldez izango da zabalik, 11:00etatik 19:00etara, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dituzte bertan: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak, gozogintzako produktuak… Postu guztiak Herriko Plazan jarriko dituzte.