Balizak herri galdeketaren aldeko kartelak balkoietan jartzera animatu ditu oriotarrak

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 19a

Herri galdeketaren aldeko kartelak salgai daude Balizaren lokalean, euro baten truke.

Herri galdeketaren aldeko kartelak. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Maiatzaren 7rako hiru aste baino gutxiago falta dira, eta herri galdeketaren olatuan murgildu nahi ditu oriotarrak Balizak.  Elkartetik azaldu dute astean zehar pankartak eta banderolak jartzen jarraituko dutela biribilguneetan eta hesietan. Horrez gain, oriotarrek ere herri galdeketaren irudia zabaltzea nahi du elkarteak, eta horretarako kartelak balkoietan edo leihoetan jartzeko eskatu die herritarrei.
Herri galdeketaren aldeko kartelak salgai daude Balizaren lokalean, euro baten truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide