Oriotik Arantzazura zeharkaldia antolatu dute iganderako

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 18a

Asteazkenean 20:00etan bilera egingo dute Orioko Aldapa elkartean, zeharkaldiaren xehetasunak azaldu eta antolaketa lanak egiteko.

Oriotar talde batek Oriotik Arantzazura mendi irteera antolatu du iganderako. 04:00etan aterako dira herriko plazatik, Aiatik barrena Zelatunera iritsiko dira; Mandubia, Gabiria, Brinkola igaro, eta Biozkorna gaina igoko dute, handik Arantzarura jaisteko. Han autobusa hartuko dute parte hartzaileek eta Oriora itzuliko dira. Orain arte ostegun santu egunez antolatu ohi zuten zeharkaldia, baina egun horietan jende asko oporretara joaten denez, astebete atzeratzea erabaki dute aurten. Antolatzaileek azaldu dutenez, hogei lagun inguruk parte hartu ohi dute zeharkaldian; oriotarrez gain, beste herrietako mendizaleak ere animatzen dira mendi ibilaldian parte hartzera. Irteeran parte hartu nahi dutenek, asteazkenean 20:00etan Aldapa elkartean egingo duten bilerara agertu daitezke, irteeraren xehetasunen berri izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide