Orioko gizonezko arraunlariek babesa eman diote herri galdeketari. (Baliza)
Orioko Baliza elkartea maiatzaren 7ko herri galdeketaren aldeko atxikimenduak lortzen ari da herriko eragileen artean. Ildo horretan, Orio Arraun Elkarteko gizonezko arraunlariek ere babesa agertu diote ekimenari, eta maiatzaren 7an beraiek ere galdeketan parte hartuko dutela adierazi dute.