Iñigo Arruti Agirre 'Txabola' izango da Orain udal taldeko zinegotzi berria

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 16a

Iñigo Arruti Agirre izango da Orain udal taldeko zinegotzi berria. (Orain udal taldea) Azken udalbatzarrean Orain udal taldeko Miriam Uranga Egurzak zinegotzi karguari uko egin zion, erantzunkizun handiagoa duen lanpostua eskaini diotelako. "Profesionalki salto handia da, eta egoera berrian ezinezkoa izango zait nire lanbidea eta zinegotzi lana ezkontzea”, azaldu zuen Urangak udalbatzarrean. Orain udal taldetik jakinarazi dutenez,  herri plataformak Iñigo Arruti Agirre Txabola izendatu du Urangak utzitako zinegotzi kargua betetzeko. Apirilaren 12an aurkeztu zituzten udalean beharrezkoak diren agiriak. Sei urteko ibilbidea Miriam Uranga Egurza sei urtez izan da Orioko udaleko zinegotzia, eta bere agurrean herritarrei mezu bat luzatu zien: "kalean, parkean edo tabernan egiten diren kritika antzuek ez garamatzate inora. Kritiketatik ekintzetara pasa behar dugu; denon artean kaleko hitzak udalera eraman behar ditugu, entzunak izan daitezen. Hori da parte hartzea bermatzeko bide bakarra".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide