[caption id="attachment_318742" align="aligncenter" width="300"]
OBB sofbol taldea Dridma taldearen aurka partida jokatzen. (OBB)[/caption]
Pasa den igandean, Kirolgi OBB taldeak Madrilgo Dridma taldearen aurka jokatu zuen, eta taldeko arduradunek uste dute OBBko jokalariek maila "polita" erakutsi zutela ligako 5. jardunaldian.
Espainiako Ohorezko Sofbol Ligan ohikoa den bezala, bi partida jokatu zituzten jardunaldi berean. Lehenengo norgehiagoka lehia handiko partida izan zela nabarmendu dute. Izan ere, 7 sarrera jokatu ostean markagailuak 0-0-ko emaitzarekin jarraitzen baitzuen. Hori dela-eta, sarrera bat gehiago jokatu behar izan zuten, eta Dridma taldeak lasterketa bat lortu zuen. Oriotarrei aurre hartu zieten madrildarrek markagailuan, eta 1-0 emaitzarekin irabazi zuten partida.
Bigarren partidan, indartsu atera ziren zelaira oriotarrak, eta erasorako duten grina erakutsi zuten. Lehen unetik aurretik jarri zen OBB. Dridma taldeak ez zuen markagailuari buelta ematerik izan, eta 0-7ko emaitzarekin amaitu zen partida.
Orioko Bate Bizkorrak taldeko arduradunek Amaia Larraza eta Igone Etxeberria jaurtitzaileen "lan aparta" eta Maria Caicoyak bateatzen egindako "lan bikaina" nabarmendu dituzte.
OBBk hurrengo jardunaldia apirilaren 23an jokatuko du Valentzian, CBS Antorcha Valencia taldearen aurka.