Orioko neska arraunlariek babesa eman diote maiatzaren 7ko herri galdeketari

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 10a

Orioko neska arraunlariak. (Baliza elkartea) Orioko Baliza elkartea buru-belarri lanean ari da oriotarren artean maiatzaren 7an egingo den herri galdeketa gizarteratzeko. Hainbat eragileren babesa lortu dute dagoeneko, tartean Orioko neska arraunlariena eta Xanti Zabaleta arraun entrenatzailearena. Arraunlariek oriotarrak maiatzaren 7ko herri galdeketan bozkatzera animatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide