Larunbat goizen abiatu zuen abentura Hossain Kaanachek Orioko plazatik. (Iñigo Gaiton/Karkara.eus)
Azken asteetan bidaiaren prestaketekin erotu beharrean ibili ostean, Hossain Kaanachek larunbatean eman zion hasiera Marokoraino eramango duen abenturari. Goizeko bederatzietarako, adiskide eta senitartekoak plazan bildu ziren Kaanacheri barre eta besarkada artean babesa adierazteko. Agindu bezala, hamarrak puntu-puntuan eman zion hasiera bidaiako lehen etapari, lagun txirrindulariak segika zituela.
Lehen egunean eskualdea zeharkatu zuen: Orio-Aia-Zarautz-Zumaia-Azpeitia-Orio-Donostia-Lezo-Irun ibilbidea egin zuen.
Hossainen bidaiaren inguruko informazio gehiago:
Hossain Kaanache: "Oihartzuna eman nahi diot etorkinen sufrimenduari"