Orioko egungo nahiz izandako hainbat udal ordezkarik eman diote babesa maiatzaren 7ko herri galdeketari

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 8a

Atzo elkartu ziren Orioko plazan gaur egungo hainbat udal ordezkari nahiz izandakoak. (Baliza) Orioko hainbat udal ordezkarik, izandakoek nahiz gaur egungoek, atxikimendua eman diote maiatzaren 7ko herri galdeketari. Horretarako, agerraldia egin zuten atzo Orioko plazan. Manifestua irakurri zuten bertan, besteak beste, "siglen gainetik eta agerraldi koloretsu honen bitartez, Orioko herritarrak, Baliza taldeak sustatuta, maiatzaren 7an egingo den herri-galdeketan parte hartzera" animatzeko. Argazkian ageri direnez gain, Felipe Arostegi Ibarguren, Aurora Azkue Mujika, Karmen Belasko Garro, Aitziber Campos Morey, Angel Del Hoyo Bravo, Joseba Goiburu Mancisidor, Juan Mari Itxaso Agirre, Jokin Izagirre Zabala, Ainhoa Leunda San Sebastian, Ana Belen Murua Dorronsoro, Itziar Olariaga Larrañaga, Ana Priede Merchan eta Begoña Zaldua Albisuk ere babestu dute herri galdeketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide