Eskualdetik pasa da Euskal Herriko Itzulia

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 5a

Astelehenean hasi zen Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioa. Gasteiz-Donostia etapa izan dute jokoan gaur txirrindulariek, eta eskualdetik pasatu dira. Matxinbenta, Nuarbe eta Beizama zeharkatu dituzte lehenengo, eta Aia eta Orio gero. Donostiako Boulevardean amaitu da gaurko etapa 17:30ak inguruan, eta David de la Cruz izan da txapelduna. Bihar, itzuliaren laugarren etapa jokatuko dute, Donostia eta Bilbo artean, eta N-634 errepidea hartuko dute txirrindulariek. Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik pasatuko da lasterketa, hurrenez hurren. Kostako errepidea 13:30ak eta 14:00ak bitartean zeharkatuko dute. [flickr_set id="72157678892215554"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide