Inude eta Artzainen Konpartsan izena emateko bilera egingo dute, apirilaren 24an.
Ekainaren 1ean, San Pedro jaietan Euskal Jai eguna egingo dute Orion, eta horren barruan Inudeen eta Artzainen Konpartsa antolatu du lagun talde batek. Konpartsakide izateko, entsegu batzuk egitea komeni dela adierazi dute eta, antolatzaileek aldez aurretik jakin nahi dute zenbat jende dagoen prest eta gogoz parte hartzeko.
Konpartsan parte hartu nahi dutenek, Orioko Kultur Etxera azaldu behar dute apirilaren 24an, astelehenarekin, 18:30ean; bertan jasoko dute ekitaldiaren berri. Antolatzaileek zehaztu dute, konpartsan parte hartzeko ez dela beharrezkoa lehendik dantzan ibilitakoa izatea, denerako behar baita jendea: dantzarako eta figurante lanerako.