Hossain Kaanache oriotarrak Ermuako Duatloia irabazi du

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 27a

Hossain Kaanache helmuga gunean. (Facebook Hoss Kaam) Larunbatean sprint distantziako Ermuako Duatloia jokatu zen, eta Hossain Kaanache oriotarra izan zen azkarrena. Kaanachek 01:06:19 denbora behar izan zuen 10 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta bukatzeko beste 2,5 kilometro korrika egiteko. Gustura da oriotarra emaitzarekin eta lasterketan zehar ezustekoa gertatu zitzaiola azaldu du. Izan ere, akats baten ondorioz, azken 2,5 kilometroak korrika oinutsik egin behar izan zituen oriotarrak; hala ere, duatloia irabaztea lortu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide