Datorren asteartean 15 urte beteko dira ETAk Juan Priede Orioko PSE-EEko zinegotzia hil zuela. Orioko taberna batean zegoela tiroz hil zuten. Urtero bere alderdikoek, senideek eta lagunek gogoan izaten dute eta lore eskaintza egiten diote Orioko hilerrian, bere hilobiaren aurrean. Gaur egin dute ekitaldi hori.
Argazkiak: Gipuzkoako PSE-EE