VII. Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa jokatu da gaur, igandea. Proba hasi aurretik, Kamel Ziani kirolari oriotarra omendu dute, eta honek eman dio hasiera 200 kirolarik parte hartu duten probari. 15 kilometro egin behar izan dituzte parte-hartzaileek.
Maite Etxezarreta azpeitiarra izan da emakumeetan aurrena helmugaratzen, 01:32:18 denbora eginda. Haren atzetik egin dute Vanesa Pelaezek eta Sara Ugartek. Gizonezkoetan, berriz, Hassan Ait Chaou izan da lehena, 1:11:10 denborarekin. Bigarren Asier Alonsok egin du eta hirugarren Josu Goñik.
- Larraul-Hernio-Larraul probako argazki bilduma ataria.eus webgunean.
- Maite Etxezarreta azpeitiarra Larraul-Hernio-Larraul proban (Argazkia: Ataria.eus) Kamel Ziani oriotarra omendu dute Larraul-Hernio-Larraul proban (Argazkia: Ataria.eus).