Orioko Udalak udarako hainbat lanpostu eskaini ditu

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 17a, 14:21

Orioko Udalak udako hainbat lanpostuetarako eta kanpineko harreran eta turismo bulegoan aritzeko lan eskaintzak kaleratu ditu.

Orioko Udalak udako hainbat lanpostuetarako eta kanpineko harreran eta turismo bulegoan aritzeko lan eskaintzak kaleratu ditu. Udako denboraldirako (ekainaren 1etik irailaren 30era) turismo bulegorako eta kanpineko harreran lan egiteko pertsona bat kontratatuko du udalak. Deialdian parte hartzeko langabetua izan behar da. Lan eskaintzarako Curriculumak aurkezteko epea zabaldu dute eta Orioko udal bulegoetan aurkeztu behar dira martxoaren 31 bitartean. Eskaintzan aurkezteko bete beharreko baldintzak Orioko Udalaren webgunean (www.orio.eus) kontsulta daitezke. Horrez gain, Orioko Udalak udarako hainbat pertsona hartuko ditu lanerako, eta postu horiek betetzeko eskaintza egin du.  Aurkezteko langabetua izan behar da eta Orion erroldatuta egon behar da, gutxienez 2017ko urtarrilaren 1az geroztik. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta udal bulegoetan aurkeztu behar dira martxoaren 31 bitartean. Oinarriak, baldintzak eta eskaera orria www.orio.eus atarian daude. Udalak honako lanpostu hauek bete nahi ditu udarako: kabinen garbitzailea (lanpostu bat), kanpineko komunen garbitzailea (bi lanpostu), udaltzain laguntzailea (bi lanpostu), kanpineko zaindaria (lanpostu bat) eta txu-txu trenaren gidaria (lanpostu bat).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide