Kintopeko Idi Probak jokatu zituzten martxoaren 10ean, 11n eta 13an, Aian. Bederatzi parte-hartzaile aritu dira deman hiru egunetan, Euskadiko II. Kopa lortzeko lehian. Bolaño laudioarrak irabazi zuen kopa, 56 plazarekin. Ondoren lehiatu direnek ez dute marka haustea lortu. Iñaki Olidenek atzo, martxoaren 13an egin zuen proba; 55 plaza, zinta bat eta 1.10 metro egin zituen 114 kiloko gainzamarekin. Errezildar Bixkiak, aldiz, bederatzigarren gelditu ziren, 38 plazarekin.
Horrela geratu da sailkapena: