Urteko lehen garaipena lortu du Oriok

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 9a

Orio Arraun Elkarteko gizonezkoen trainerua, igandean. (Joxemari Olasagasti) Denboraldiko lehen bandera irabazi zuen Orio Arraun Elkarteko gizonezkoen traineruak igandean, Castro Urdialesko badian (Kantabria, Espainia) jokatutako estropadan. Jon Salsamendik gidatutako taldeak 22.27,43ko denbora behar izan zuen triangelu itxurako estropada eremuari bi itzuli emateko. Erlojupeko proba izan zen, eta Bermeori 54 ehuneneko alde eskasa aterata erdietsi zuen XIX. SDR Castro Urdiales Bandera. Getariako ontziak zortzigarren bukatu zuen, eta Orioko bigarren taldeak bederatzigarren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide