Orioko futbol taldeko kideak gola ospatzen. (Karkara.eus)
Gaur 19:00etatik aurrera, Orioko futbol taldeak eta Getariako Ketak erabakitzeko eskubidearen aldeko futbol partida jokatuko dute, Orioko Mendibeltz fultbol zelaian. Baliza elkarteak antolatu du partida, eta ekimenarekin oriotarren erabakitzeko eskubideari bultzadatxo bat eman nahi diote antolatzaileek.
Horrez gain, gaur eta larunbatean Orioko harategietatik erositako produktuekin osatutako otarra zozkuko du Balizak, eta elkarteko kideak zozketan parte hartzeko zenbakiak saltzen arituko dira kaletik.