Aita Lertxundi-Mutiozabal inguruan LED lanparak jarri ditu Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 17a

Mutiozabal ingurua. (Orioko Udala) Orioko Udalak Aita Lertxundi kaleko Mutiozabal inguruko argiak aldatu ditu. Lehen 250w-ko lanparak zeuden jarrita, horiek kendu eta 85w-ko LED lanparak instalatu ditu. Lanpara horiek aldatzeak 5.300€-ko kostua izan du. Udalak kalkulatzen du 3-5 urteko epean amortizatuko dela gastu hori, energia-kontsumoaren jaitsierarekin. Gainera, instalatu dituzten lanpara berriek lau aldiz gehiago irauten dutela, batez beste. Orioko Udalaren asmoa da datozen 2-3 urteetan argi publikoaren kontsumoa erdira jaistea eta, hori lortzeko, herriko argi-instalazioaren azterketa sakona egiten ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide