1.200 kilo janari eta material bildu ditu Orioko Gueraraorio elkarteak

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 16a

Orioko Gueraraorio elkarteak Aljeriako Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan sahararrentzat janari bilketa egin du Orion. Elkartetik jakinarazi dute, 1.200 kilo janari eta material bildu dituztela; Guztira, 100 kutxa material osatu dituzte eta Donostian duten biltegira eraman dituzte. Orion bildu den materialaren parterik handiena janaria da: lekaleak, arroza, ogirina eta atun-latak besteak beste. Horrez gain, elkarteak 10 gurpildun aulki, erizaintzan erabiltzeko latexko eskularruak, eskolako materiala, arropa eta botikak ere bildu ditu. Otsailaren bukaeran Euskal Herriko eragile desberdinek bildu duten material guztia Sahararen Aldeko Euskal Karabana Piztu Itxaropena ekimenaren bidez eramango dute Aljeriako errefuxiatu kanpamenduetara. Gueraraorio elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan laguntza eman duten herritar guztiei.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide