Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi proiektu aurkeztu dira udalak antolatu duen lehiaketa publikora, eta Getariako haurrek erabakiko dute Potzuagan zein parke jartzea nahi duten. Getariako Udaletik jakinarazi dute, 2005-2013 urte bitartean jaiotako haurrek parte hartu dezaketela bozketan, biak barne.
Bozketa bi fasetan egingo dute. Alde batetik, Iturzaeta Herri Eskolan ikasten dutenek ikastetxean bertan bozkatuko dute, gaurtik asteazkenera bitartean. Eta gainontzeko haurrek udaletxe azpian ipiniko den mahaian bozkatu ahal izango dute hurrengo egunetan: ostiralean 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara. Bozka paperak bozka mahaian eskuratu ahal izango dituzte.