Orioko Berdin-Berdinak elkarteak eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak sentsibilizazio kanpaina antolatu dute otsailaren 14rako Orion. Bertan urritasun egoera batzuk bertatik bertara ezagutzeko, eta gaiaren inguruko gogoeta egiteko aukera izango dute gaztetxoek. Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleek parte hartuko dute saioan, eta federazioko era Berdin-Berdinak elkarteko langileak eta boluntarioak izango dituzte lagun. Orioko Udaleko ordezkariek, tartean Joxe Angel Zaldua alkateak, ere parte hartuko dute ekimenean.
Kiroldegiko pistan hainbat postu jarriko dituzte asteartean, 14:30etik 16:00era bitartean, eta horietako bakoitzean ariketak eta jolasak egingo dituzte ikasleek. Horien bidez, urritasun egoera baten esperientzia biziko dute, eta gero gaiari buruz hitz egingo dute; egoera horretan nola moldatu diren eta zer sentitu duten kontatuko dute.
Hitzaldiak ikastetxeetan
Berdin-Berdinak elkarteak eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak uste dute sentsibilizazio lana ezinbestekoa dela. Horregatik, astearteko saioaz gain, U
rritasun egoerak, kirol egokitua eta horren inguruko bizipenak hitzaldia eskaintzen ari dira herriko bi ikastetxetako DBHko 4. mailako ikasleei. Zaraguetan hitzaldia eman dute dagoeneko, eta laster emango dute Orioko Herri Ikastolan.