Lou Topet taldeak kontzertua emango du otsailaren 24an Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 9a

Lou Topet musika taldea. (Juan Gonzalez Andres) Talde zarauztarrak Orion kontzertua ematen duen lehen aldia izango da, eta Harkaitz Cano idazlea izango dute lagun saioan. Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan antolatu du Orioko Udalak saioa. Otsailaren 24an, ostiralarekin, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian izango da kontzertua, 22:30ean hasita. Lou Topet taldeak Abesti bat gutxiago disko-liburua argitaratu zuen 2015ean, eta bertan talde estatubatuar ezagunen kanten bertsioak egin zituzten. Kanten euskarazko bertsioak Harkaitz Canok egin zituen, baita disko-liburuaren testuak ere. Orioko kontzertuan disko horretako abestiak eskainiko dituzte. Lou Topet taldearen kontzerturako sarrerak kultur etxean daude salgai, 5 euroko prezioan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide