Patxi Uranga preso oriotarra Picassenteko espetxera eraman dute, alaba jaioberria ezagutu dezan

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 8a

Olatz eta Patxiren lagunek, jaioberriari ongi-etorria emateko ateratako argazkia. (Karkara.eus) Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik eta Etxerat elkartetik jakinarazi dutenez, Alacanteko (Herrialde Katalana) Focalent espetxean preso dagoen Patxi Uranga oriotarra Valentziako Picassent espetxera eraman dute. Bertan ditu Olatz Lasagabaster bikotekidea eta haien alaba jaioberria. Haurra jaio eta hiru astera eraman dute Uranga alaba ezagutzera. Azken astetan familiak bizi duen egoera salatu dute hainbat eragilek, eta elkartasun babesa adierazi nahi izan diete. Urtarrilaren 30ean esaterako, Olatz eta Patxiren lagunek Haur jaioberri bat preso? izenburua zuen gutuna argitaratu zuten Urola Kostako Hitzako wegunean, familiak bizi zuen egoera salatuz. Argazkia ere atera zuten bikotearen lagunek jaioberriari ongi-etorria emateko. Olatz eta Patxiren lagunen gutuna

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide