Euskal Jai eguna antolatu nahi dute San Pedro jaien bueltan. (Aiora Larrañaga/Hitza)
San Pedro ondorengo larunbatean Euskal Jai Eguna antolatzeko asmoa dute Orion. Egun osoko programazioa prestatu nahi dute, eta astelehenean gaia lantzeko bilera irekia egingo zutela azaldu zuten. Hala ere, gaur bertan jakinarazi dute, bilera ez dela irekia izango. Gaia zehazten dutenean, emango dute ekimenaren inguruko informazio gehiago.